OPORRETAN ERE PRAKTIKATU ETA BIZI EUSKARAZ

Ikasturte ederra joan zaigu; gogoz hasi genuen eta gogoz hartu dugu uda ere. Orain oporraldia datorkigu, eta oporretan ere PRAKTIKATU eta BIZI EUSKARAZ!
Gu irailean itzuliko gara!

Amaitzeko, hemen duzue Joanes Ilarregi bertsolaria eta Andoaingo mintzalaguneko dinamizatzaileak eskaini digun bertsoa.

PARTE-HARTZAILEEN ASEBETETZEA

Gure zerbitzuaren asebetetzea neurtzeko, 2024ko maiatzean, inkesta bidali genien PRAKTIKATUk kudeatzen dituen programetako parte-hartzailei; inkesta 1.050 lagunek erantzun zuten. Emaitzen artean, honako puntu hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Euskararen erabilera. Inkestan parte hartu zuten bidelarien % 93,5ek adierazi zuen aldaketa bizi izan duela euskararen erabileran: % 49,6k zion askoz gehiagotan egiten duela euskaraz egitasmoan dabilenetik; beste % 40,7k esan zuen gehiagotan egiten duela. Soilik, % 9,7k berdin jarraitzen duela aitortu zuen.

  • Balorazio orokorra. Parte-hartzaile gehienek OSO ONDO (8,6) baloratu zuten euren egitasmoa. Halaber, oso ontzat jotzen zuten egindako lana. Parte-hartzaileen testigantza batzuk jaso ditugu: https://praktikatu.eus/testigantzak

UDAN ERE EUSKARAZ

Udan ere mintzataldeak osatuko ditugu, uztailean eta abuztuan; eta aukera dago hilabete batean edo bietan parte hartzeko.
Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

Eman izena ekainaren 23 baino lehen.

ESAERA ZAHARREN TXAPELKETAREN 29. EDIZIOA

Apirilaren 27an ospatuko dugu Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 29. edizioa, Esana haizeak eramaten du; eskribitua han gelditzen da, txurian beltza. lelopean. Parte hartu nahi dutenek bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi eta erreserba-fitxa bete behar dute apirilaren 22a baino lehen.

Ohi dugun moduan, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko dira antolatzaileak, parte hartzaileak, bertsolariak eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dute, bertsoak entzun eta horiekin bat datozen esaerak identifikatu ahala taldeek aurrera jarraituko duten ala ez erabakitzen. Ondoren, bazkaria izango dute Artadi garagardotegian, eta bertan jarraituko dute lehian arratsaldean, finalaurrekoak eta finala Erika Lagomaren eta Manex Agirreren bertsoak lagun dituztela jokatuz.

Parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute, eta hainbat sari ere banatuko dira.

INFORMAZIOA: 
695 774 015
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
praktikatu.eus/esaerazaharrak