KIROLA eta NATURA ekimena berriro martxan

KIROLA eta NATURA ekimena berriro martxan
2020ko otsailean Altuben azken mendi-ibilaldia egin genuenean, ez genekien pandemiaren gorabeherak noraino helduko ziren. Orain, hogei hilabete pasa ondoren, gogotsu gaude berriz KIROLA eta NATURA programari heltzeko, eta urria-abendua bitartean hasierako 3 txangoak prest ditugu. Hauek dira, gure proposamenak:

2021/10/24 Entziako baso sorgindua
2021/11/21 Montefuerte parkean orientazioa
2021/12/12 Araotzeko haitzuloak

Informazioa eta izena ematea: http://kirolaetanatura.blogspot.com/

Praktikatu Euskaraz Gurekin

Hasiak dira mintzapraktika programak

Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzuak hainbat aukera eskaini nahi dizkizu: astean behin mintzataldean bildu eta patxadaz hitz egin; Gurasolagun egitasmoko tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzale-klubak... Beraz, interesik baduzu, eman izena, zabalik dago-eta horretarako epea. Primeran sentituko zara denetan zure helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea.


Oraindik ere ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, pandemia dela eta, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko ditugu mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan. Horrez gain, aurrez aurreko eskaintza osatze aldera, urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera luzatuko dugu.

Hortaz, gure eskaintza erakargarria iruditzen bazaizu, jo euskaltegira, euskara-elkartera edo euskara-zerbitzura edota bete fitxa hau.

Udan ere, Euskaraz

Hondartzan, barnetegian, mendian, euskaltegian, lanean, jaietan, atzerrian, etxe ondoan... Udan ere #PRAKTIKATUetaBIZI

Irailean itzuliko gara. 😎

Parte-hartzaileen gogobetetzea.

Apirila eta maiatza bitartean mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaile guztiei inkesta anonimoa bidali zitzaien, eta 803 lagunen erantzunak jaso ziren. Esan dezakegu 2020-2021 ikasturteko balorazioak oso positiboak izan direla, izan ere, gogobetetzearen batez bestekoa 8,4 izan da.

 

Tipologiari erreparatuta parte-hartzaileen %63 bidelariak dira (batez ere, euskara praktikatzeko helburuz ibili diren euskara ikasleak edo ikasle ohiak). Beste %27 bidelagunek osatzen dute. Azken horiek, bi arrazoi nagusi aipatu dituzte proiektuan parte hartzeko: euskaraz hitz egiteko espazio berriak topatzea eta praktikatu nahi duenari laguntzea. 

 

Erabilerari dagokionez, egitasmoan dabilenetik bidelarien % 70ak euskaraz gehiagotan egiten duela adierazi du.

Amaitzeko, parte-hartzaileen testigantzak ere jaso izan dira, horietako batzuk hemen (https://praktikatu.eus/testigantzak) ikusgai daude.