KIROLA ETA NATURA 2024KO UDABERRIA

AEKren Praktikatu zerbitzuak KIROLA eta NATURA programaren barruan udaberri aldera 4 txango antolatuko ditu:

  • Apirilaren 21ean, Etxaurren-Eskorrieta. Ibilbidean zehar ipuin-kontalariak enkantatuko gaitu.
  • Maiatzaren 5ean, Serantesen orientazio probak.
  • Maiatzaren 26an, Butroen orientazioa familian.
  • Ekainaren 16an, Itxina bertsotan zeharkatu.

Txangoetan parte hartzea dohainik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.

URTARRILEAN ERE, MINTZATALDEAK ZAIN DITUZU!

2024ean euskaraz praktikatu nahi baduzu, zabalik duzu Mintzapraktika programetan parte hartzeko aukera: dohainik da, etxetik hurbil eta zure mailako taldeekin. Gainera, sari eta deskontuak izango dituzu.

Animatu, eta eman izena!

EUSKARAZ ONLINE, ERRAZA DA

AEKren Praktikatu zerbitzuak berriz ere abian jarri ditu online mintzataldeak. Online eskaintza hori oso aukera erraza eta erosoa da, baldin eta. ordutegia edo distantzia tarteko, norbaitek euskara praktikatzeko aurrez aurreko aukerarik ez badu. Horrela, ordenagailu, tableta edo sakelakotik, parte-hartzaileek aukera izango dute beste euskaldun batzuk ezagutu eta haiekin hitz egiteko.

Izen-ematea azaroaren 1etik 30era egongo da zabalik. Izena emateko, ONLINE modalitatea sakatu beheko lotura, eta aukeratu gustuko egun(ak) eta ordutegia(k).

Animatu, eta eman izena!

PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN, ERRAZA DA

Hori da AEKren Praktikatu zerbitzuak 2023-2024 ikasturterako abiatu duen kanpainaren leloa. Parte-hartzea erraza da: izena eman besterik ez duzu egin behar; ondoren, zure herriko dinamizatzaileak dituzun aukeren berri eman eta ondo datorkizun taldea eskainiko dizu. Mintzapraktika egiteaz gain, lagun berriak egiteko aukera izango duzu. Horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere, bideo honetan.

Urriko lehen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagunak, mintzakideak eta mintzalagunak. Guztira, ikasturte berrian 95 herritan: hasi Garraldatik eta Lanestosaraino edo Tuteratik Zumaiaraino. Aurten, gainera, bada berritasunik: lehenbizikoz, mintzalagun taldeak antolatuko dira Lapurdiko Donibane Lohizune, Getaria, Urruña eta Ziburun.

Beti bezala, AEKren Praktikatu zerbitzuak euskarazko aisialdia sustatzen jarraituko du ekintza osagarrien bidez. Joan den ikasturtean, esaterako, 350 ekintza baino gehiago antolatu ziren, besteak beste tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, udako ibiltaria, Zilegi Asteak...

Horretaz gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko du, elkarri hika hitz egiteko talde berrien sorrera sustatuta. Familientzako Gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolasak, txangoak eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Eta, azaroan, online taldeak ere abiatuko dira. Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontuak eta sariak eskura ditzakete.

Izena emateko:emanizena.praktikatu.eus