PARTE-HARTZAILEEN BALORAZIOA

Ikasturte-amaierarekin batera, AEKren PRAKTIKATU zerbitzuak inkesta anonimoa egin du mintzapraktika-egitasmoen parte-hartzaileen artean: berbalagun, mintzalagun, mintzakide... Emaitzen artean, honako puntu hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Euskararen erabilera: inkestan parte hartu duten bidelarien % 94,5ek adierazi du aldaketa bizi izan duela euskararen erabileran: % 44,9k dio askoz gehiagotan egiten duela euskaraz egitasmoan dabilenetik; beste % 49,6k esan du gehiagotan egiten duela. Soilik, %5,5ek berdin jarraitzen duela aitortu du.

  • Balorazio orokorra: parte-hartzaile gehienek (% 84,7k) OSO ONDO edo BIKAIN baloratzen dute egitasmoa. Halaber, oso ontzat jotzen dute egindako lana; eta, oro har, esker oneko hitzak besterik ez dugu jaso.


Parte-hartzaileen testigantzak ere jaso izan dira, horietako batzuk hemen daude.

UDAN ERE EUSKARAZ

 
Udan ere mintzataldeak osatuko ditugu, uztailean eta abuztuan; eta aukera dago hilabete batean edo bietan parte hartzeko.
Dohainik da, eta gainera eguzkitako betaurreko ederrak zozketatuko ditugu.
Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

Eman izena ekainaren 24a baino lehen.

EUSKARAZ PRAKTIKATU NAHI?

Hainbat aukera ditugu zuretzat:

MINTZATALDEAK 
Kafea hartu, bueltatxoa eman... astean behin elkartzen gara, euskaraz praktikatu eta bizitzeko.

MENDILAGUN
Euskaraz praktikatu, kirola egin, naturaz gozatu... lagunekin euskaraz bizitzeko aukera paregabea.
 
FAMILIAEKINTZAK
Eskulanak, jolasak, txangoak... hainbat aukera familiontzat, euskaraz bizi eta gozatzeko.
 
IRAKURZALEKLUBA
Euskaraz irakurri, idazleak ezagutu eta geure kulturaz aberasteko lagun-taldea.
 
AISIAEUSKARAZ
Sukaldaritza, yoga, bisita gidatuak, museoak, hitzaldiak, dantza-tailerrak... lagun berriak egin eta euskaraz bizitzeko guneak sortzen ditugu.
 
MINTZODROMOAK
Herrian, lagun artean, eguneko gaiak, ideiak eta iritziak euskaraz partekatzeko gunea. 
 

PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!

EMAN IZENA

KIROLA eta NATURA 2022

Martxan dugu berriro KIROLA eta NATURA programa. Uda aurretik hiru txango antolatu ditugu ekimena berpiztu eta jarraipena emateko. KIROLA eta NATURA bitartez, AEKren Praktikatu zerbitzuak gonbidatzen zaitu Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera.

 

UDA AURREKO TXANGOAK

  • Maiatzak 15ean MAIRUELEGORRETAKO KOBAK

  • Ekainaren 12an ORIENTAZIOA LUZUERON(Zierbena)

  • Ekainaren 19an FLYSCHAREN IBILBIDEA(Itziar)

Txangoetan parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango dira beti bidean laguntza emateko. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.