ESAERA ZAHARREN TXAPELKETAREN 29. EDIZIOA

Apirilaren 27an ospatuko dugu Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 29. edizioa, Esana haizeak eramaten du; eskribitua han gelditzen da, txurian beltza. lelopean. Parte hartu nahi dutenek bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi eta erreserba-fitxa bete behar dute apirilaren 22a baino lehen.

Ohi dugun moduan, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko dira antolatzaileak, parte hartzaileak, bertsolariak eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dute, bertsoak entzun eta horiekin bat datozen esaerak identifikatu ahala taldeek aurrera jarraituko duten ala ez erabakitzen. Ondoren, bazkaria izango dute Artadi garagardotegian, eta bertan jarraituko dute lehian arratsaldean, finalaurrekoak eta finala Erika Lagomaren eta Manex Agirreren bertsoak lagun dituztela jokatuz.

Parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute, eta hainbat sari ere banatuko dira.

INFORMAZIOA: 
695 774 015
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
praktikatu.eus/esaerazaharrak