IBILTARIA

IBILTARIA

Helburu dugu Euskal Herria bizikletaz zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak... hobeto ezagutu eta bizikletaz ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobeak duzu hau!

ANTOLAKETA
Egun bakoitzean, batez beste, 50 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean; eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Gainera, etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da.
• Erosoago ibiltzeko, pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak…). Antolatzaile bi gidari izango ditugu bidean, eta besteak furgoneta eramango du. 
• Eskolarik ez da egongo, baina hizkuntzarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira: tokian tokiko
hiztunekin harremanetan jarri edo jarduera kulturalen baten parte hartu (diaporama bat ikusi, ipuin-kontalaria, erakustaldiak, bisita gidatuak…).
• Eta, jakina, antolatzaileak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira bertan.

Uztailaren 19tik abuztuaren 1era
Orduña - Otxandio – Maeztu – Lizarra – Sartaguda – Zarrakaztelu – Irunberri – Garralda – Baigorri - Arantza – Leitza – Aralarko San Migel – Mendigutxi - Forua

Prezioa: 800 euro (bi aste).
Aste bat egiteko aukera dago: lehenengo astea -uztailaren 19tik 25era- edo bigarrena -uztailaren 26tik abuztuaren 1era-, 452 euro.


IZEN EMAN

Harremanetarako

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
747 45 67 53