PARTE-HARTZAILEEN ASEBETETZEA

PARTE-HARTZAILEEN ASEBETETZEA

2025eko maiatz-ekainean, AEKren PRAKTIKATU Zerbitzuko mintzapraktika programetako partaideek aukera izan dute asebetetze inkesta betetzeko. Pozik gaude, oso. Alde batetik, Euskararen Herri luze zabaleko erantzun kopuru polita jaso dugu, hain zuzen ere, 932. Bestetik, balorazio ona jaso dugu:

  • Euskararen erabilerari dagokionez, programek kideen euskararen erabileraren gaineko eragina argia da. Inkestan parte hartu zuten bidelarien % 92,8k adierazi du aldaketa bizi izan duela euskararen erabileran:

    • % 51k uste du askoz gehiagotan egiten duela euskaraz, egitasmoan dabilenetik.

    • % 41,8k esan du gehiagotan egiten duela.

    • Soilik, % 7,2k berdin jarraitzen duela aitortu zuen.

     

  • Balorazio orokorra, oro har, primerakoa izan da. Parte-hartzaile gehienek OSO ONDO-BIKAIN (8,8) baloratu dute euren egitasmoa, baita eskertu dinamizatzaileek egindako lana.

 

Hitz ederrak ere jaso ditugu, baina horien berri irailean emango dizuegu. Bizkitartean, eskerrik asko inkesta bete duzuen guztioi eta segi zuek ere euskara izaten!
 Parte-hartzaileen testigantza batzuk jaso ditugu: https://praktikatu.eus/testigantzak