MINTZATALDEAK
Berbalagun/Mintzalagun programetan parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza baten kafea hartzeko, ibiltzeko... Helburua euskaraz praktikatzea da, beti lagun giroan.
Parte-hartzea dohainik da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan...

GURASOLAGUN
Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu.

KULTURA ETA AISIA
Antolatzen ditugun ekintzen bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskal kultura ezagutu eta euskara praktikatzeko. Besteak beste: kultur emanaldiak, hitzaldiak; irakurzale-klubak; tailerrak (sukaldaritza, eskulanak, dantza...); kantulagunak...
Informazioa jasotzeko edota ekintzaren bat proposatzeko, bidali mezua: praktikatu@aek.eus

KIROLA ETA NATURA
Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak egiten ditugu: mendilagun, bizikletaz ibiltzeko taldeak, martxa nordikoa, yoga, eskia, eskalada, surfa, udako ibiltariak...
>KIROLA ETA NATURA TXANGOAK

KIROLA ETA NATURA
Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak egiten ditugu: mendilagun, bizikletaz ibiltzeko taldeak, martxa nordikoa, yoga, eskia, eskalada, surfa, udako ibiltariak...Informazio gehiago

ONLINE
Zure ordenagailu, tablet edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere baduzu: mintzataldeak, autu-mautuak, lehiaketak...

ONLINE
Zure ordenagailu, tablet edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere baduzu: mintzataldeak, autu-mautuak, lehiaketak....

MINTZODROMOAK
Mintzodromoak herriko plazan edo leku esanguratsuetan antolatzen dira, eta aukera ezin hobeak izaten dira inguruko euskaltzaleok batzeko.

DINAMIZAZIOA (PROFESIONALENTZAT)
Erabilera zein aktibazio planak dinamizatzen ditugu; mikroplanak, kultur-agendak, Euskaraldia... Zure herrian, elkartean edota lantokian dinamizazio-lanak bideratu behar badituzu, jarri gurekin harremanetan eta elkarlanean garatuko dugu.