euskaraZUzara

EUSKARA ZU ZARA KANPAINARI JARRAIPENA EMANGO DIO AEK-REN PRAKTIKATU ZERBITZUAK IKASTURTE BERRIAN

Euskaldunon komunitatea indartzea helburu, eskaintza zabala dakarte AEKren mintzapraktika-programek, euskaraz aritu nahi duenak hainbat aukera izan ditzan.

Norbanakoek euskaldunon komunitatea osatzeko duten garrantzia azpimarratzen jarraitu nahi dugu, eta, bereziki, mintzapraktika-programetako parte-hartzaileen zeregina: egunero hizkuntzan trebatzen garen, praktikatzen dugun eta euskaraz bizi garen guztiok euskaldunon sarea osatzen dugu; eta horren aldeko jarrera aktiboa dugunean, euskara gara denok. Horregatik, mintzapraktika-programetan ez dago ez zahar ez berri, ez hango ez hemengo... Taldeetan guztiok euskaraz gustura eta lasai arituz, euskaldunon “familia” indartzen eta zabaltzen dugu.” Ideia horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere, bideo honetan.

Proiektuak:

Udako taldeetako kideek elkar agurtu, eta datozen egunotan hasiko dira elkartzen berbalagun, mintzakide eta mintzalagunak euskararen herrialde luze eta zabaleko 104 herritan. Aurten, egitasmo berriak ere abiatuko dira: Mintzalagun Oiartzunen eta, Iparraldean, mintzalagun-taldeak herri gehiagotan sortzeko lanean jarraituko du AEKk.

Ekintzak:

Taldeak ez ezik, ekintzak ere antolatzen dituzte egitasmoetako dinamizatzaileek euskarazko aisialdia sustatzeko, hala nola Lautadako Solasaldi musikatuak, udazkeneko asteburu-pasak familian Tertangan (Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik) eta Hika-topaketak Markina-Xemeinen (ZirHika elkartearekin elkarlanean), hasi berri den ikasturteko hainbat aipatzearren. Joan den ikasturtean, 500 jarduera baino gehiago egin zituzten; tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, Zilegi Asteak... Aurten ere, hamaika aukera izango dute euskaraz bizi nahi dutenek.

Eskaintza zabala:

Erraz-erraza da, gainera, aukerak gero eta ugariagoak baitira: ikasturteko mintza-taldeak, xede-taldeak, online taldeak, udakoak...”. Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontuak zein sariak eskura ditzakete. Horrez gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko dik/din, partaideek hika hitz egiteko talde berriak eginda. Familiek Gurasolaguneko taldeetan ere segituko dute jolas, txango eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Mendilagunek ere ibilbideak egingo dituzte euskaraz egin bitartean. Antzera ariko dira kakorratz-taldekoak, Irakurzale klubekoak, eskaladakoak, dantza errazen taldekoak... Eta azkenik, azaroan, online taldeak ere abiatuko dira.

 

Izena emateko: emanizena.praktikatu.eus


Jarraitzeko:

OPORRETAN ERE, euskaraZUZARA

Ikasturte ederra joan da; gogoz hasi genuen eta gogoz hartu dugu uda ere.

Orain oporraldia datorkigu, lanak atsedenari utz bekio tokia, hura ere ondo hartuko dugu eta. Baina ez kezkatu, hau ere gero arte bat baizik ez da, irailean bueltan izango gaituzue, indarberrituta eta saltsarako desiratzen.

Oporretan ere, euskaraZUZARA!

Gu irailean itzuliko gara!

UDAN ERE, EUSKARAZ

Udan ere mintzataldeak osatuko ditugu, uztailean eta abuztuan; eta aukera dago hilabete batean edo bietan parte hartzeko.
Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

Izen-ematea ekainaren 20 arte.

2025EKO UDAKO IBILTARIA

EUSKAL HERRIA MENDIZ MENDI Helburu dugu Euskal Herria oinez zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak... hobeto ezagutu eta ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobea duzu hau:

UZTAILAren 19tik ABUZTUAren 2ra
Hondarribia-Bera-Ainhoa-Bidarrai-Baigorri-Donibane Garazi-Esterenzubi-Irati-Logibar-Santa Grazi-Belagua-Lintza-Izaba. Baigorrin bi egun emango ditugu.

Prezioa: 805 euro (bi aste).
Aste bat egiteko aukera dago: lehenengo astea -uztailaren 19tik 25era- edo bigarrena -uztailaren 25etik abuztuaren 2ra-, 455 euro. 

ANTOLAKETA

  • Egun bakoitzean, batez beste, 20-25 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean; eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Gainera, etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da.
  • Erosoago ibiltzeko, pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak...). Antolatzaile bi gidari izango ditugu bidean, eta besteak furgoneta eramango du. Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko diren lekuei buruzko informazioa dakartzan liburuxka bana izango dugu.
  • Eskolarik ez da egongo, baina hizkuntzarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira: tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri edo jarduera kulturalen baten parte hartu (diaporama bat ikusi, ipuin-kontalaria, erakustaldiak, bisita gidatuak...).
  • Eta, jakina, antolatzaileak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira bertan.

IZEN-EMATEA
Azken eguna ekainaren 26a
https://www.aek.eus/ibiltaria/
INFORMAZIOA
747 45 67 53
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.